Datu pertsonalak

domingo, 18 de enero de 2009

A, B eta D ereduen bilakaera.

.
Hezkuntza ereduak duela urte gutxiko kontu dira. Franco hil, trantsizioa pasa eta hezkuntza konpetentzia Eusko jaurlaritzari eman zitzaionean jarri ziren hezkuntza ereduak martxan. Eta hasiera batean ez zuten izan oso harrera ona.
Klandestinitatean euskaraz ikasten egondakoak D eredua hautatu zuten, baina besteek A ereduarekin jarraitu zuten, esan daiteke ohituraz edo tradizioz izan zela hautaketa hori, eta ondorioz, ia ez zen B ereduan matrikulaziorik egon.
Informazio kanpainei esker, garaiko mentalitate aldaketari esker, irakasleriaren formazio hobeagatik... hainbat faktorek eragin zuten hasierako tendentzia hori aldatzeko, eta esan daiteke 1990. hamarkadan izan zela gaur egungo egoeraren isla txikia izango lukeen matrikulazioa.
Honen adibide argia da Colegio San Vicente Paul ikastetxeko datuak, bertan lan egiten nago eta irakasle gelako mahai gainean zegoen papertxoa irakurri nuen, bertan matrikulazioen datuak zeuden (Euskal Autonomia Elkartekoak izan behar dute ikastetxe honek ez duelako D eredurik). 1990. hamarkadaren hasieran, A ereduan %41, B ereduan %21 eta D ereduan %38 eta XXI. mendearen hasieran aldiz, hau da, 2000. hamarkadako lehenengo urteetan A ereduan % 20, B ereduan %23 eta D ereduan %57.
Beraz, esan daiteke hamar urteren buruan A ereduak portzentaiaren erdia galdu duela, B ereduak berdintsu jarraitzen duela eta D ereduak aldiz, zuenaren erdia igo du. Hau honela, ondorioztatu daiteke datu hauetatik Euskadiko ikasleek, edo hobeto esanda, Euskadiko familiek erabakitzen dutela ikasleak matrikulatzea euskal ereduetan (%80) eta beste % 20ak ordea, gaztelania hutseko ereduan.
Tendentzia hau hamarkadaren bukaeran handituz doa eta A ereduko ikastetxe gutxi daude, hots, Colegio San Vicente Paul ikastetxeak A eredua kentzen ari da eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzan, jada ez dago A eredurik, B eredua da honen ordez dagoen hezkuntza eredu bakarra.
Kontuan hartu beharra dago azken urte hauetan atera diren hainbat ikerketek esaten dutena: elebitasuna eraginkorra da eta emaitza positiboak lortzen ditu, eta horren adibide argia hautaprobako notetan aurki dezakegu, D ereduko ikasleek B eta A eredukoek baino nota hobeagoak ateratzen dituzte.
Huen guzti hauen ikerketen emaitzik ez dago jakin beharrik esateko zenbat eta hizkuntza gehiago jakin orduan eta hobeagoa dela, baina kontuan izan beharra dago ikasteko adinik egokiena hamar urte direla. Beraz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasleak ez daude ikasteko hain prest eta kostatu dakieke bigarren edo hirugarren hizkuntza bat barneratzea aurretik, txikitatik, ikasi ez baldn bada.