Datu pertsonalak

sábado, 17 de enero de 2009

Euskal Herriko diglosi egoera

.
Euskal Herrian historikoki diglosi egoera pairatu dugu betidanik, betiereko diglosia ere esan zaio. Izan ere, egoera diglosikoa honakoa da: elkarrekin momentu eta leku jakin berean bi hizkuntzak edo gehiagok topo egitea eta horietako bat gailentzea.
Esan bezala, Euskal Herriak batetik eta bestetik pairatu behar izan du eta inoiz ez da izan gailendutako hizkuntza. Esan daiteke badaudela hipotesiak non euskara penintsulako lehenengo hizkuntza izan zela (vascoiberismo), baina garai horiek ezagutzen ez baditugu ere, jakin badakigu erromatarren garaian latina nagusitu zela. Eta latina ordezkatzera zihoanean, erromatar inperioak gainbehera izan zuenean, gaztelania izan zen gailendu zen hizkuntza (frantsesa Iparraldean), eta hori da gaur egun ere pairatzen dugun egoera.
Egoera hau nabarmen ikus daiteke hezkuntza munduan ere. Selektibitateko azterketan, Euskara eta Literatura ikasgaia eta Ingelesean eta gaztelania eta Literatura ikasgaietan exijitzen dena ez dago konparatzerik. Maila handiagoa eskatzen da atzerriko hizkuntza batentzat, bertako hizkuntza den batentzat baino.
Eta ez hori bakarrik, Euskal Herriko hainbat eta hainbat herrik gaztelania dute hizkuntza nagusia eta eskolan ere, gizartearen parte ere badenez gero, gaztelania bilakatzen da gailentzen den hizkuntza gisa. Ez agian hizkuntza pedagogiko moduan (irakasle eta ikasle arteko harremana euskaraz izan ohi da), baina bai ikasgelatik kanpora egiten den edozein ekintzetan: ikasleen artean, talde-lanetan, patioan...
Euskararentzat txarra da eskola eta euskararen artean dagoen identifikazioa. Azken finean, eskola ez bada begi onez ikusten, euskara ere ez da begi onez ikusiko, baina are okerragoa da identifikazio hori politikoa baldin bada.
Ingurune erdaldunetan saiatu beharko ginateke euskara ikasgelatik atera eta ikastetxe osora eramaten, eta ahal balitz, ikastetxetik gizartera. Izan ere, ikastetxea oso eraginkorra izan daiteke gizartean. Hainbat familien hezkuntza dago ikastetxearen esku eta honen faborean familia askok edozer gauza egingo lukete (euskara klaseetan matrikulatu haurrak lagundu ahal izateko etxekolanekin, hiztegi txiki bat ikasi haurrekin euskaraz hitz egin ahal izateko...). Eta esfortzu horiek egin ahal izateko, errazteko, ikastetxeak, baita gobernuak ere, lagundu beharko luke.
Horretarako, agian, ikastetxearen instalazioak erabili, euskara klaseak eman, klase merkeak eskaini... ematen den laguntza guztia eskasa izango da. Zonalde erdaldunetan euskara sustatzea lortuz gero, aurrera pauso handia emango genuke, betiere gaur egun dagoen egoera diglosikoari buelta eman ahal izateko.
Informazio gehiago hemen.