.
Xabier Arrojo Cabrejas naiz eta nire bloga "Euskara Hezkuntzan" gaiaren gainean egingo dut. Honen arrazoia oso erraza da: ni izatez Euskal Filologa naiz (Medikuntza ikasketak hasi arren) eta Hezkuntza munduak txoratzen nau, horregatik nabil Magisteritza ikasketak amaitzen. Hau dela eta, nire bi pasio hauek uztartu nahiko nituzke blog honetan.
Alde batetik, euskararekin erlazioa duten gaur egungo hezkuntza arazoak eztabaidagai izango dira, ikerketa lanak proposatuko dira, egoera bereziak planteatuko dira, euskararen egoeraren berri azalduko da hezkuntzan. Eta beste alde batetik, nire esperientziaren (hainbat ikastetxeetan ibili naiz lanean jada) ondorioz dudan iritzia ere azalduko dut.
Blog interesgarria izatea da nire helburua eta zenbait kontuez informazioa eman eta erreflexioa bultzatu. Izan ere, hausnarketaren bidez irakaskuntza munduak aurrera egin dezake, eta betiko klaseak alde batera utzi eta gure lanari ikuspegi berri bat eman baitiezaioke.