Xabier Arrojo Cabrejas 27 urteko mutila da, 1982ko urtarrilaren 10ean jaio nintzen. Bilbotarra, Sarrikon bizi naiz, oraindik ere gurasoen etxean. Lehen ikasketak Erandioko Altzaga Ikastolan egin nituen, eta ondoren, batxillerreko zientzia ikasketak Erandioko Ategorri-Tartanga institutuan (ohorezko matrikula).
Hizkuntzak betidanik izan ditut gogoko: Ega atera nuen 2000. urtean. Hizkuntza Eskolan Ingeleseko bosgarren mailan nago eta Gaztelania ere badakit. Nire aita katalana denez gero, hizkuntza hori ere hitz egin dezaket, eta idazteko zailtasun handiagoak dauzkat.
Medikuntza ikasketak hasi nituen eta bi urte igarota Euskal Filologia hastea erabaki nuen (Gasteizen). Karrera amaitu eta CAP eta Glotodidaktika ikastaroak egin nituen, eta honen ondoren karrera berri bat hasi nuen: Lehen Hezkuntzako Magisteritza.
Gaur egun 3. mailan nago eta aldi berean lanean ere jarduten naiz. Duela hiru urte bekadun moduan hasi nintzen lan munduan, EHU-UPVko Euskara Zerbitzuan, eta aldi berean Labayru eta AEK euskaltegietan euskara klaseak ematen nituen. Hurrengo ikasturtean Itxaropena Ikastolan izan nintzen lanean eta kurtso erdira aldean Mondragon Unibertsitateko (MU) Eskoriatzako fakultatean (HUHEZI) Euskara eta bere Didaktika ikasgaiko klaseak eman nituen. Ikasturte honetan aldiz, publikatik deitu zidaten eta Donostian egon naiz gabonak arte IRALEn (irakasleek izaten dituzten ikastaroak) R600 klaseak ematen. Gabonak eta gero, Barakaldoko Colegio san Vicente Paulen klaseak ematen jarduten naiz.
Honetaz gain, kuadrillarekin ibiltzea gustatzen zaion mutil zintzoa naizela esan dezaket, kirola (batez ere saskibaloia eta mendia) egitea gustatzen zaiona, eta bidaiatzea. baina ez zait bakarrik bidaiatzea gustatzen, nire neskalagunarekin bidaiatzea baino hoberik ez dago, bera bai bidaide ona!
Uste dut ni ezagutzeko jakin beharrekoak badakizkizuela, ea hemendik aurrerako edukiak gustatzen zaizkizuen!