Datu pertsonalak

domingo, 18 de enero de 2009

Proiektu bidezkoa hezkuntza euskaraz


Proiektu bidezko hizkuntza-ikaskuntza planteatzen da. Urruti joan gabe ere, unibertsitatean metodologia parte hartzaileagoa izango duen Bologniako ekimena etorriko da laster. Eta metodologia hau praktikotasunaren lelopean funtzionatzen du, izan ere, gaur egungo joerek metodologia parte hartzailea eta aktiboa eskatzen dutelako, aurretiko ideia edo ezagutzetatik abiatuta ikasleen ikaskuntzaren autonomia indartzeko.
Eta hauek dira proiektu bidezko lanean oinarritutako sekuentzia didaktikoaren ezaugarriak:
Komunikazio- egoera erreal edo sinesgarri batean kokatutako lan-proiektu bat formulatzen da, ahozko nahiz idatzizko testu bat sortzea helburu duena. Beraz, komunikazio-egoerako parametroak finkatuta, zentzua duen testu erreal baten ekoizpen-lanari egin behar diote aurre ikasleek.

Aprendizaia helburu mugatuak finkatzen dira -helburu didaktikoak-. Proiektuaren gauzatzeak eskatzen dituen zereginak eta horiek burutzeko ikasleek behar dituzten ezagutzak eta trebeziak kontuan hartuta formulatzen dira helburuak. Posible da, baita ere, aprendizaia-helburu jakinen lorpena abiapuntu duten sekuentziak eratzea eta proiektua berez helburuen lorpenerako bitartekoa izatea. Baina horrelakoetan ere helburuen lorpena ekoizpen zereginek beren funtzio erreala betetzearen baitan egongo da.

Helburu didaktikoen eta zereginaren azalpenak eta ikasleen eta irakaslearen arteko negoziazio-prozesuak ematen diote hasiera sekuentziari.

Finkatutako helburu didaktikoek eta ebaluazioak elkarrekiko lotura dute: helburu didaktikoak aprendizaia eduki izateaz gainera, ebaluazio-irizpide dira.

Sekuentzia didaktikoa azpi-sekuentziatan (ikaskuntza- eta irakaskuntza-unitate txikiagotan) eratzen da, bakoitzean proposatutako jarduerak aurrez finkatutako helburu didaktiko baten inguruan antolatuz eta artikulatuz. Unitate txiki horietan oreka mantentzen da ekoizpenenera zuzendutako jardueren (hizkuntzaren erabilera) eta hausnarketa metadiskurtsiboa eta metalinguistikoa egitera bideratutakoen artean. Halaber, lau trebezia linguistikoak integratzen dira: hitz egin, idatzi, irakurri eta entzun.

Proposatutako zereginetan bakarkako ikasketaz gainikasketa kooperatiboa bideratzen duten ikasleen taldekatze motak indartzen dira, ikasleak bere buruarekin, beste kideekin eta irakaslearekin komunikatzeko egoerak eduki ditzan.

Autoebaluaziorako, elkarren arteko ebaluaziorako eta koebaluaziorako ariketak eta jarraibideak eskaintzen dira sekuentzia didaktikoaren une desberdinetan. Baliabide horiek oso lagungarriak dira irakaslearentzat eta ikaslearentzat. Irakasleari, prozesuan zehar ikasleen beharrak antzemateko eta horiek asetze aldera bere esku-hartzea egokitzeko aukera ematen diote. Ikasleari, bere aprendizaia-prozesuaren eta testuaren ekoizpen-prozesuaren auto-erregulazioa egiten laguntzen diote. Prozesuan zehar, irakatsi nahi den hori zein neurritaraino ari den ikasten baloratzeko aukera ematen baitiote, hobetzeko bitartekoak erabiltzekoa, eta, ibilbidearen amaieran, bereganatutako aprendizaiak bere testuaren sorkuntzan erabiltzekoa.

Ezaugarri hauek guzti hauek kontuan izanda, programazio honi dagokionez, aipatutako unitate txikiagoek sortuko dute sekuentzia eta guztira hiru sekuentzia egongo dira ikasturtean, bana ebaluazio bakoitzeko, non ebaluazio tresna nagusia proiektua izango den.

Hala ere, testu-pedagogian oinarrituta izango da printzipio metodologiko orokorra. Testuekin jolastuko du ikasleak, berarentzat erakargarriak eta errealak diren testuekin, hain zuzen ere. Behar-beharrezkoa da ikaslearen motibazioa bermatzea eta honekin batera emaitza egokiak lortzeko dinamikaren, metodologiaren helburua ikustea. Oso argigarria da proiektuaren azken emaitza haiek bizitza errealean, gizartean aurki dezaketen zerbait denean (mapak, komikiak, nobelak, errezetak...).
Metodologia honen jabe Itxaropena Ikastolan izan nintzen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Euskara eta Gaztelania klaseak eman nituen Ostadar liburuekin. Ez nituen ezagutzen, baina segituan metodologia parte hartzaile hau barneratu nuen eta aurrera atera nituen ordezkapena egiten egon nintzen lau hilabeteak, oso gustura gainera.